Deabruaren Eskola
@deabruareneskola.bsky.social
📤 29
📥 29
📝 47
Irakurzaletasunaren suak edertasunaren jauregi infernaletan pizten dira
Txaloekin eta lausenguekin hiltzen dela kritika negatiboekin baino literatura gehiago. Horra Gabriel Arestik ulertu zuen gauzetako bat, bere aurkariek haien artera gonbidatu zuten egunean.
www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/e...
loading . . .
Ez ezazue tapa gizonaren ahoa - Deabruaren eskola
Ez ezazue tapa gizonaren ahoa, defendi dadin, hainbeste bidegabe egin zaio azken ehun mila urte honetan. Orain besoak indargabeturik ditu, burua erdi bitan, ez diozue kopetan adarrik ernaltzen utzi, e...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/ez-ezazue-tapa-gizonaren-ahoa/
about 1 month ago
0
0
1
Orion, duela 117 urte jaio zen Jorge Oteiza, abangoardiako artista unibertsala, eta euskal artisten artean eragin handiena izan duena: “herriaz zurtz dagoen artista, huts egin gabe artista osatugabea izango dela, artista elbarritua, artista frustratua”
www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/m...
loading . . .
Maita ezazue oroz gain zuen herria, zuen herri zahar, noble eta mindu hau - Deabruaren eskola
Pribilegiatuen bidea hautatu duzue. Sortzaileen bidea. Hala ere, gauza batez ohartarazi nahi dizuet: guztiz asmatu nahi baduzue, zuen karreretan benetan gora heldu nahi baduzue, has zaitezte umilak ma...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/maita-ezazue-oroz-gain-zuen-herria-zuen-herri-zahar-noble-eta-mindu-hau/
about 2 months ago
0
1
2
Bilbon, urriaren 14 batean jaio zen Gabriel Aresti, bere hizkuntza klaruarekin, bere dolore humanoarekin, bere etika salduezinarekin, bere egiarekiko konpromisoarekin eta bere mailu sobrenaturalarekin euskal literatura astindu zuen poeta fundamentala
www.deabruareneskola.eus/euskal-poeta...
loading . . .
Euskal poetak Arestiri - Deabruaren eskola
https://www.deabruareneskola.eus/euskal-poetak-arestiri/
2 months ago
0
0
2
Gaur dira 214 urte Xaho jaio zenetik, baina gure erromantizismo urri eta gogoangarriaren printze honen suak oraindik iluminatu egiten gaitu eta geuk ere bat egiten dugu Joxemiel Bidadorren aldarri honekin: “Biba Xaho! Biba Euskal Herria!”
www.deabruareneskola.eus/2020/08/29/b...
2 months ago
0
0
1
Gotzon Garateren heriotzaren urteurrenean, esperantza guztiak itzali ondoren argia topatzen duen gizon bati buruz idatzi zuen ipuina gomendatu behar dizuegu. Laburra, urragarria, psikologikoki sakona, sinbolismoz betea. Bikaina.
www.deabruareneskola.eus/2023/09/24/i...
loading . . .
Izuti nintzen, maite egarriz bustiriko izuz - Deabruaren eskola
Itxaropena aldareko kandelak bezala itzali zitzaidan. Nire bizian argi izpirik ez. Diruz eta maitasunez behartsu. Munduko gauza guztiei nardagarri neritzen. Barneko egonezinak bere zurrunbiloan hara-h...
https://www.deabruareneskola.eus/2023/09/24/izuti-nintzen-maite-egarriz-bustiriko-izuz/
2 months ago
0
0
1
Gaur, maitasunaz zerbait irakurri nahi baduzue, irakurri Anjel Lertxundi, edertasun eta maitasun urragarriz bere bihotzeko laguna izan zen Nemesio Etxanizi buruz hitz egiten. Ez duzue hau baino gauza ederragorik topatuko
www.deabruareneskola.eus/2024/09/09/h...
loading . . .
Hil zenean - Deabruaren eskola
Neme berriro hasi omen da olerkiak idazten. Bizkarra zeharo zuritu ote zaio? Gizaldiaren erdia atzoko eguzkiaren irteeran jaio zitzaionean, edo hil, hutsetik berrogei eta hamarrera jotzen badugu, libu...
https://www.deabruareneskola.eus/2024/09/09/hil-zenean/
3 months ago
0
0
1
Literatura bat izateko ez dela nahikoa liburu multzo bat izatea, belaunaldien arteko katebegia behar dela, eta euskal idazleek elkarren berririk izan gabe idatzi dutela, horra Ibon Sarasolak 1969an tradizioaz zioena
www.deabruareneskola.eus/2020/08/28/l...
loading . . .
Literatura Tradizinoaz - Deabruaren eskola
Erdaldunen artean topiko bihurtu da, euskereak literaturarik ez daukala esatea. Euskaldunen artean, barriz, beste topiko bat aurkitu daikegu: euskereak ba daukala literatura bat. Auzia ebazteko, korap...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/08/28/literatura-tradizinoaz/
3 months ago
0
0
1
🇵🇸 “Bere herria eta jendea zapaldurik aurkitzen dituenean, gose, egarri, biluzik eta preso, intelektual normal batek gutxienez egin dezakeena eta moralki egin behar duena da zapalkuntza horren aurka jo”. Xabier Kintana, konpromisoaz
www.deabruareneskola.eus/2021/04/09/b...
loading . . .
Bere herria eta jendea zapaldurik aurkitzen dituenean, gose, egarri, biluzik eta preso, intelektual normal batek gutxienez egin dezakeena eta moralki egin behar duena da zapalkuntza horren aurka jo - ...
Bai Etxeparek eta bai Joan Perez Lazarragak ere ebanjelioko pasarte famatu bat jorratu zuten beren poemetan, hots, «Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxea...
https://www.deabruareneskola.eus/2021/04/09/bere-herria-eta-jendea-zapaldurik-aurkitzen-dituenean-gose-egarri-biluzik-eta-preso-intelektual-normal-batek-gutxienez-egin-dezakeena-eta-moralki-egin-behar-duena-da-zapalkuntza-horren-aurka-jo/
3 months ago
0
0
1
1464. urtean, emakume anonimo batek Martin Bañez izeneko gizona hil zela entzun zuenean, mendeku gosez aldarri izugarri hau bota zuen, eta bere haserrearen suak oraindik orain iluminatu egiten du euskal literatura osoa.
www.deabruareneskola.eus/2020/11/21/h...
loading . . .
Hartuko dot esku batean gezia, bestean zuzi iratsekia... - Deabruaren eskola
Oinetako hau jabilt ikara Lau haragiok berean berala, Martin Bañez Ibarretan hil dala. Hartuko dot esku batean gezia, Bestean zuzi iratsekia, Erreko dot Aramaio guztia. Anonimoa Martin Bañezen eresia,...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/21/hartuko-dot-esku-batean-gezia-bestean-zuzi-iratsekia/
4 months ago
0
0
1
1958an, Ernest Hemingwayk elkarrizketa zoragarri honetan zera zioen: “Idaztea zure bizio nagusia eta plazer handiena bihurtu bada, soilik heriotzak eten dezake”. Gaurko egunez hil zen, 3 urte geroago Itzl. Mikel Soto (@singularisporc3)
www.deabruareneskola.eus/2023/08/13/i...
loading . . .
Idaztea zure bizio nagusia eta plazer handiena bihurtu bada, soilik heriotzak eten dezake - Deabruaren eskola
George Plimpton: Idazten ematen dituzun orduak atseginak al dira? Ernest Hemingway: Oso atseginak. George Plimpton: Zerbait esan dezakezu prozesu honetaz? Noiz egiten duzu lan? Ordutegi zorrotza duzu?...
https://www.deabruareneskola.eus/2023/08/13/idaztea-zure-bizio-nagusia-eta-plazer-handiena-bihurtu-bada-soilik-heriotzak-eten-dezake/
6 months ago
0
1
1
Bere saiakera fundamentalenean, Virginia Woolfek hainbat gauza seinalatzen dizkigu, besteak beste, ze mugatua den gizonek eta emakumeek elkarri buruz dugun ezagutza eta zenbat mugatzen duen horrek gure literatura
www.deabruareneskola.eus/2020/11/02/b...
loading . . .
Barkatuko didazue eten zakar hau. Ez da ba gizonik egongo aretoan? - Deabruaren eskola
Maryk bere idazle-lana betez gero nik neure irakurle-lana beteko nuela erabakita, orria pasatu, eta zera irakurri nuen… Barkatuko didazue eten zakar hau. Ez da ba gizonik egongo aretoan? Zin egiten di...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/02/barkatuko-didazue-eten-zakar-hau-ez-da-ba-gizonik-egongo-aretoan/
6 months ago
0
0
1
"On Kixote"tik "Fiesta"ra, askotan agertu gara euskaldunok literatura unibertsalean. Esate baterako, Paul Van Ostaijen belgiarraren poema honetan: Iruñean sorturiko neska orain Honolulun da eta laka gorrizko kaiolan gatibu papagaio azul bat daduka (...)
www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/h...
loading . . .
Honolulun bizi den iruñear neska hau nik ez dut ezagutzen - Deabruaren eskola
Iruñean sorturiko neska orain Honolulun daeta laka gorrizko kaiolan gatibupapagaio azul bat daduka—esmalteko bernizez pindatu dizkiolumak azulez,baina mokoa eta oinak horiz—Iruñeko neskak Honolulunlep...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/honolulun-bizi-den-irunear-neska-hau-nik-ez-dut-ezagutzen/
6 months ago
0
0
1
Gaurko egunez jaio zen Lorca, munduak eman duen poetarik handienetakoa eta hobirik gabekoen artean, handiena. Egun berean, duela 50, hil zen Gabriel Aresti, gure poeta inaugurala eta monografiko honek erakusten duenez, poesian eragin handiena izan duena
www.deabruareneskola.eus/euskal-poeta...
6 months ago
0
1
2
101 urte dira gaur Franz Kafka hil zenetik, eta Joseba Sarrionandiaren hitzak geure eginda imajinatzeko eskatuko dizugu, “imajina ezazu Franz Kafka Prahako kale batean…”
deabruareneskola.eus/2021/04/09/i...
đź“·: Franz Kafka bost urte zituenean, 1888. urtean
loading . . .
Imajina ezazu Franz Kafka Prahako kale batetan - Deabruaren eskola
Imajina ezazu Franz Kafka Prahako kale batetan. Ez, Prahan ez, beste ziudade bat da. Imajina ezazu Berlingo kale batetan. 1923ko hazilean etxez aldatu ziren Dora Dymant eta bera, Grunewaldstrasse 13, ...
https://deabruareneskola.eus/2021/04/09/imajina-ezazu-franz-kafka-prahako-kale-batetan/
7 months ago
0
0
1
80ko hamarkadan, “Hamairu ate” izeneko umore beltzaren antologia ederra osatu zuten Joseba Sarrionandiak eta Mitxel Sarasketak. Bertatik atera dugu deabrukeri hau, Ambrose Bierce jenialaren ipuintxo, zorrotz, eder eta gaizto hau
www.deabruareneskola.eus/2023/11/09/f...
loading . . .
Fortunaren dama eta erromesa - Deabruaren eskola
Erromes akitu bat bide bazterrean etzan eta loak hartu zuen, osin sakon baten ertzean. Fortunaren damak aurkitu zuen han. —Tonto hau —pentsatu zuen Fortunaren Damak— amets nahasi bat heldu eta osinera...
https://www.deabruareneskola.eus/2023/11/09/fortunaren-dama-eta-erromesa/
7 months ago
0
0
1
“Maitasuna isuririk ahizpa eta biok ohekide bihurtu ginen arratsalde euritsu batean” Jatorrizko pekaturik gabeko mundu libre batetik etorri zen Amaia Lasa euskal literaturara, denok libreago egin gintuen poesia libre batekin
www.deabruareneskola.eus/2024/01/02/m...
loading . . .
Maitasuna isuririk ahizpa eta biok ohekide bihurtu ginen arratsalde euritsu batean - Deabruaren eskola
Gizonik ez uki!—ez, ez dut ukituko!gizonik ez begira!—ez bizialargun naiz etazurea ez den gizonik ez laztandu!—ez, ez dut laztandukozurea ez den gizonarekin ez etxeratu—ez, ez naiz etxeratukogizonekin...
https://www.deabruareneskola.eus/2024/01/02/maitasuna-isuririk-ahizpa-eta-biok-ohekide-bihurtu-ginen-arratsalde-euritsu-batean/
7 months ago
0
0
1
Besteak nortzuk diren jakitea da literaturaren zeremoniak eskaintzen digun aukera magikoetako bat, baina hori bezain magikoa da besteen liburuetan geure burua aurkitzea, Roque Daltoni Raymond Chandlerrekin gertatu zitzaion bezala
www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/n...
loading . . .
Nitaz ari dira Raymond Chandlerren eleberri batean - Deabruaren eskola
«—Zer moduzko pertsona da mozkor ez dagoenean? Irribarre egin dut. —Tira, nahiko partziala naiz. Uste du oso pertsona ona dela. —Eta nolakoa da mozkor? —Nazkagarria. Distiratsua, gogorra, krudela. Ust...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/nitaz-ari-dira-raymond-chandlerren-eleberri-batean/
7 months ago
0
0
1
Gaurko egunez hil zen Victor Hugo, “Hernani” antzeslanarekin Erromantizismoari hasiera eman zion kolosoa, Euskal Herriaren eta euskaldunon obserbadore bikaina, idazle miresgarria eta herritar eredugarria. Hauek izan ziren bere azken hitzak
www.deabruareneskola.eus/2021/04/10/a...
loading . . .
Argi beltza dakusat! - Deabruaren eskola
Hau da egunaren eta gauaren arteko borroka… Argi beltza dakusat! Victor Hugo azken hitzak 1885ko maiatzaren 22an hil aurretik Irudia: Victor Hugo bere ohean hil aurretik. Azken hitzak esan eta 83 urte...
https://www.deabruareneskola.eus/2021/04/10/argi-beltza-dakusat/
7 months ago
0
0
1
Duela 100 urte, Estatu Batuetan, beltzei askatasun guztiak ukatzen zizkien gizarte batean, jaio zen Malcolm Little izeneko ume bat, hil zutenean El-Hajj Malik El-Shabazz deitzen zen gizon handi bat, historiak Malcolm X bezala oroitzen duen koloso bat
www.deabruareneskola.eus/2021/07/28/o...
loading . . .
Orduan beltzak orain baino gogorragoak ziren, batez ere Georgiakoak - Deabruaren eskola
1931ko arratsalde batean Wilfred, Hilda, Philbert eta laurok etxera itzuli ginenean, ama eta aita beren eztabaidetako bat izaten ari ziren. Azken aldian tentsio handia zegoen etxean, Legio Beltzaren m...
https://www.deabruareneskola.eus/2021/07/28/orduan-beltzak-orain-baino-gogorragoak-ziren-batez-ere-georgiakoak/
7 months ago
0
1
2
Horrenbeste maite dugun Roque Daltonen aldarri feminista, humanista, suspergarria eta poetikoa dakarkizuegu, maitasun hobe baten alde eginez eta maitasun hobe bat posible dela frogatuz Itzul. Hedoi Etxarte
www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/m...
loading . . .
Maitasun hobe batentzat - Deabruaren eskola
Inork ez du zalantzan jartzen sexuabikotearen munduko kategoria denik:horri lotzen dizkiogu samurtasuna eta bere aldaera basatiak. Inork ez du zalantzan jartzen sexuafamiliako kategoria bat denik:hort...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/maitasun-hobe-batentzat/
7 months ago
0
0
1
Raymond Chandlerrek artisauaren etikarekin idatzi zuen munduaren iluntasunaz baina jende ona zegoela ere bazekien, nahiz eta Mikel Hernandez Abaituak gogoratzen digun moduan jakin bazekien lagun bat egitea ze gauza zaila den
www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/p...
loading . . .
Pub batean goizeko hiruretan moja bat ikustea baino zailagoa - Deabruaren eskola
Rooseveltek boterearen buruan jarraitzen du, Bigarren Mundu Gerraren garaia da, baita armamendu-negozioarena ere. Momentu honetan hasten da bere nobelak argitaratzen estilo honek izan duen autorerik h...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/pub-batean-goizeko-hiruretan-moja-bat-ikustea-baino-zailagoa/
7 months ago
0
1
1
Baliteke umorearen koloreei dagokienez, beltza izatea denetan garaiena, umore beltzak gainditu egiten dituelako tabuak libertateari jartzen dizkion trabak eta heriotzari barre egiten diolako, Jon Mirandek mikroipuin honetan frogatzen duen bezala
www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/k...
loading . . .
Kattina negarrez - Deabruaren eskola
—Zer dun maitea? —galdegiten dio osabak. —Amak gatu-humeak oso hil ditu. —O gaiztoa! Eta hik begiratu nahi hituen? —Ez, nihauk hil egin nahi nituen Jon Mirande «Humore beltzaren adibideak», Egan, 1960...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/kattina-negarrez/
7 months ago
0
0
1
84 urte betetzen ditu gaur Xabier Amurizak 🫡 Badiatozak badiatozak kuartelkadak autobuskadak hiri modernoetako hondamendi plagak: zertarako dira fusilak tiratzeko ez bada zertarako makilak jotzeko ez bada? Jo eta tira mutilak biziak eta hilak (...)
www.deabruareneskola.eus/2021/09/16/z...
loading . . .
Zertarako dira harriak tiratzeko ez bada zertarako ukabilak jotzeko ez bada? - Deabruaren eskola
lruiñera heldu naiz eta galdatzean zer gertatzen den kalean San Ferminak esan didate San Ferminak etengabe erresuma zaharrean Nola baina hain goiz nola hain berandu? Lehengo San Ferminak uzt...
https://www.deabruareneskola.eus/2021/09/16/zertarako-dira-harriak-tiratzeko-ez-bada-zertarako-ukabilak-jotzeko-ez-bada/
8 months ago
0
0
1
Honetan, deabruaren eskolakoak ezezik, Garcia Marquezen eskolakoak ere bagara: “Asmatzeko askatasuna mugatzen duen guztia, reakzionario da; eta idazlearen egin-behar erreboluzionarioa, berriz, ondo idaztea da”
www.deabruareneskola.eus/2022/01/20/a...
loading . . .
Asmatzeko askatasuna mugatzen duen guztia, reakzionario da; eta idazlearen egin-behar erreboluzionarioa, berriz, ondo idaztea da - Deabruaren eskola
Zer derizkiozu zeure buruari?, galdetu zion behin periodista batek nik aukeratu dudan ibero-ameriketar idazle honi («Conversaciones con Gabriel GarcĂa Márquez», Armando Durán; Revista Nacional de Cult...
https://www.deabruareneskola.eus/2022/01/20/asmatzeko-askatasuna-mugatzen-duen-guztia-reakzionario-da-eta-idazlearen-egin-behar-erreboluzionarioa-berriz-ondo-idaztea-da/
8 months ago
0
0
1
“Modernoa zen guztia deitoratuz inauguratu zuen bestelako modernitate bat, efimeroa, fluktuatzailea, bizitzarekin zerikusi gehiago zuena eta korronte artistiko askatzaileei bide eman ziena”. Igor Estankona, gaurko egunez jaio zen Baudelaire handia gogoan
www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/b...
loading . . .
Bera bakarrik abangoardia - Deabruaren eskola
Gogorrena Baudelairentzat ez zen bizitza izan. Gogorrena izan bide zen garaiz ekibokatzea, moral bat erakustea sasoiz kanpokoa eta aurreratua. Erromantikoen moralina, beti zuzen agertu beharra zeukan ...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/bera-bakarrik-abangoardia/
8 months ago
0
0
1
Gaurko egunez, hil zen Pedro Aguerre, Urdazubin jaiotako Sarako erretorea eta euskara batuaren sorrera baino 4 mende lehenago euskaldun guztientzako euskara bat asmatu zuen idazlea. Euskara boteretsu, hordigarri, sobrenatural, gaindiezin bat
www.deabruareneskola.eus/2020/09/18/n...
loading . . .
Nola erori zinen, Luzifer? - Deabruaren eskola
Iustiziaren lehenbiziko kolpea eta desarra izan zen goitian, zeruko Aingiruetan, Luziferren eta haren lagunen gaiņean. Zeruko aingirurik ederrena, abantaillatuena, eta Iainkoaren adiskiderik handiena,...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/09/18/nola-erori-zinen-luzifer/
8 months ago
0
0
1
Nere gelako leyotik dager ortze zati bat berari zor dizkat nere oldozkun gozoenak. (...) Tene Mujikaren poema labur, eder bat dakarkizuegu. Lerroz-lerro emozioa pilatzen duena, bukeran arimaren egarri sakona transmititzea lortzen duelarik
www.deabruareneskola.eus/2020/09/18/m...
loading . . .
Mintzo eske zabaltzen det leyua! - Deabruaren eskola
Nere gelako leyotik dager ortze zati bat berari zor dizkat nere oldozkun gozoenak. Naiz euzkiz jantzita egon, naiz odeyez izukor, naiz ilargi geltsuz edo naiz izarrez dizdikor, mintzo gozoz poztutzen ...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/09/18/mintzo-eske-zabaltzen-det-leyua/
9 months ago
0
0
1
Patriarkatuak emakumeei aitortzen dizkien roletan beti da inportanteena gizonarekin duten harremana, baina bada botere bat gizonen zerikusirik ez duena, eta horregatik ere interesatzen zaizkigu horrenbeste sorginak. Eta sorgina hitzaren etimologia
www.deabruareneskola.eus/2020/09/03/s...
loading . . .
Sorgina - Deabruaren eskola
Julio Caro Barojak La vida rural en Vera de Bidasoa liburuaren esaten duenez, «la palabra sorguiña con la que se designa actualmente sobre todo a la bruja o hechicera, viene del latĂn sors-sortis, sor...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/09/03/sorgina/
9 months ago
0
0
0
Gaurko egunez, Alacantako kartzelan hil zen Miguel Hernandez, 27ko belaunaldi harrigarriko eskifaikide abantailatua. Preso zegoela emazteari idatzitako gutun urragarria daukazue Deabruaren Eskolan, Xabier Mendigurenen itzulpen miresgarrian
www.deabruareneskola.eus/2021/04/20/e...
loading . . .
Egin ditudan kopla koxkor hauek bidaltzen dizkizut, hemen ez baitut zuei idatzi edo desesperatu beste zereginik - Deabruaren eskola
Madrid, 1939ko irailak 12 Josefina maitea: aste honetan, aurrekoetan bezala, asteartea iritsi eta zure eskutitza iritsi ez. Hau idazten ere hasten naiz, gero botatzeko astia izateko postak zurea ekart...
https://www.deabruareneskola.eus/2021/04/20/egin-ditudan-kopla-koxkor-hauek-bidaltzen-dizkizut-hemen-ez-baitut-zuei-idatzi-edo-desesperatu-beste-zereginik/
9 months ago
0
0
1
Era askotako irakurleak daude: delegaziozkoa, iritzi emaile diferitua, irakurle sindikalista, gourmeta… ezagutu nahi duzu Harkaitz Canoren klasifikazioa?
www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/n...
loading . . .
Ni ere irakurle horietako bat naiz - Deabruaren eskola
Irakurle mota bat da liburuan sartzea kostatzen zaiona, hariaren bila ari den irakurlea. Beste bat da bukaera gustatzen ez zaion irakurlea, change.org-en firmak biltzen dituena liburuaren berredizioan...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/ni-ere-irakurle-horietako-bat-naiz/
9 months ago
0
0
2
Zaila da imajinatzea nolakoa zen literatura Hego Ameriketako boom iraultzailea baino lehen, baina Arantxa Urretabizkaiak ezin hobeto kontatzen du nolakoa izan zen leherketa hori sentitu zuen unea, eta zer izan zen beretzat kontinente berri bat deskubritzea
www.deabruareneskola.eus/2020/08/31/t...
loading . . .
Txinparta bat sentitu nuen - Deabruaren eskola
La hojarasca-eta lehenagokoak dira, baina nik Cien años de soledadekin ezagutu nuen, 1969ko udan. 22 urte bete berriak nituen. Ez dut gogoratzen nork gomendatu zidan, baina bai zein baldintzatan iraku...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/08/31/txinparta-bat-sentitu-nuen/
9 months ago
0
0
1
Andolin Eguskitzaren heriotzaren urteurreunean, euskarari eta euskaldunberriei buruzko testu zoragarri hau gomendatu nahi dizuegu. Gabriel Arestik idatzi zuen, Eguskitzaren euskara ikasteko abiadurarekin harrituta, eta Eguskitzarekin berarekin enamoratuta
www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/h...
loading . . .
Hasi nintzen kontatzen: Munstro bat, bi munstro… bi milloi munstro - Deabruaren eskola
Bigarren mailako hiru euskaldun gentozen Mauletik Bilbaora, automobil izeneko katxarro zahar batean. Leihatilletako kristal zikinetatik zehar, euskal zazpi probintzietako ikuspegiak iragaten ziren agu...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/hasi-nintzen-kontatzen-munstro-bat-bi-munstro-bi-milloi-munstro/
9 months ago
0
0
1
Poesia da literaturaren surik sakratuena, bere katedralerik intimoena, bere berrikuntza guztien laborategi esperimentala, bere egien lehen zaindaria eta botereen azken gordelekua
#PoesiarenNazioartekoEguna
www.deabruareneskola.eus/category/poe...
9 months ago
0
0
1
Gaurko egun batez, 1941ean jaio zen Joxe Azurmendi, @deabruaren eskolak errenditurik miresten duen koloso intelektuala eta gizon benetan kolosala. Gure egiten dugu bere aldarri hau: “Literaturak txingarrari putz egin behar dio, suari egurra eman”
www.deabruareneskola.eus/2022/01/20/l...
loading . . .
Literaturak txingarrari putz egin behar dio, suari egurra eman - Deabruaren eskola
Jakina, alferrik litzateke literaturari, ez dagoen giro suharrik islatzeko, edo artifizialki sortzeko hotz egon eta bero imintzioak egiteko, eskatzea.​ Itxurarik ez da egin behar. Giroa badago, ordea....
https://www.deabruareneskola.eus/2022/01/20/literaturak-txingarrari-putz-egin-behar-dio-suari-egurra-eman/
9 months ago
0
0
1
Nahi eta behar genuena baino lehenago galdu genuen Xabier Lizardi, gaurko egunez, 1933an, 36 urte zituela. Jakina da gizon eta poeta handia izan zela. Ez hain ezaguna komediarako sen zoragarria zeukala "Guziok dakizutenez Marten emakumeak badira..."
www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/g...
loading . . .
Guziok dakizutenez, Marten emakumeak badira. Begibakarrak berak, sudurgabeak - Deabruaren eskola
Orain egun gutxi igaro da Donostian barrena Miss España, Españiako erregiña; obeto esan, Españiako eder-batzaldian erregin aukeratua. Dana dala, ainbeste txotxolokume lerdea zeriela euki ditu begira, ...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/guziok-dakizutenez-marten-emakumeak-badira-begibakarrak-berak-sudurgabeak/
9 months ago
0
0
1
Gaurko egunez, 1937ko urte tragiko hartan, Matxitxakoko lurmuturreko uretan, kantabresen itsaso nabarrean hondoratu ziren BOU Nabarrako gizonak, askatasunarekiko amorez borrokatu ondoren, amorerik eman gabe hil nahi izan zutenak
www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/k...
loading . . .
Kainonazoek hondorako bidea zabaldu zieten gure Bouei. Heroeak izateko nahikoa da lehorretik so ditugun begiak - Deabruaren eskola
Argonauta itoek ez dute oroigarririk ez bada gura begiradari egonezina ekartzen dioten ur-gorataldi eta beherataldi etengabeak. Nork landu du harria, harea bilakarazi arte, iruntzitarako errota horrex...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/kainonazoek-hondorako-bidea-zabaldu-zieten-gure-bouei-heroeak-izateko-nahikoa-da-lehorretik-so-ditugun-begiak/
10 months ago
0
0
1
XIX. mendean berak idatzitako “Altabizkarko kantua” Karlomagnoren garaikoa zela esanez, Garay de Monglavek euskal literaturari bere historiako iruzurrik fantastikoena eman zion eta bere testurik ederrenetakoa, Mikel Sotoren iruzkinarekin argitaratzen duguna
www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/o...
loading . . .
Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude. Oh! Zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa! - Deabruaren eskola
I Oihu bat aditua izan daEskualdunen mendien artetik,eta etxeko jaunak bere atearen aitzinean xutik,ideki tu beharriak eta erran du:«Nor da hor? Zer nahi daute?»Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo ...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/odola-xurrutan-badoa-haragi-puskak-dardaran-daude-oh-zenbat-hezur-karraskatuak-zer-odolezko-itsasoa/
10 months ago
0
1
1
"Antza, poetak baino ezin du poeta ulertu", esan zuen aspaldi Luis Cernudak, eta Bitoriano Gandiagak Joxe Azurmendiren poesia ze ondo ulertu zuen -eta ze ondo azaltzen zekien- irakurri ondoren, arrazoia eman behar diogu. "Joxeren poesiaren joera gizona da"
www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/j...
loading . . .
Joxe deitu zioten Azurmendi eta Otaegiren semeari - Deabruaren eskola
Aita Bitoriano Gandiaga euskal poeta ospetsua dugu; berak irabazi zuen lendabiziko «Jose Antonio Agirre»: mila dolar. Euskalerrian azkeneko lau urteetan azaldu zan euskal liburu bikainena zelako hartu...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/11/08/joxe-deitu-zioten-azurmendi-eta-otaegiren-semeari/
10 months ago
0
0
1
Idazle erromantiko abantailatua eta Erromantizismoaren aintzindaria; poeta eta idazlea; hiritar militantea eta eredugarria. Gaurko egunez jaio zen Victor Hugo, hitz hauek esanaz hil zen suziri humanoa. Bi miloi pertsonak eman zioten agur Pariseko kaleetan.
www.deabruareneskola.eus/2021/04/10/a...
loading . . .
Argi beltza dakusat! - Deabruaren eskola
Hau da egunaren eta gauaren arteko borroka… Argi beltza dakusat! Victor Hugo azken hitzak 1885ko maiatzaren 22an hil aurretik Irudia: Victor Hugo bere ohean hil aurretik. Azken hitzak esan eta 83 urte...
https://www.deabruareneskola.eus/2021/04/10/argi-beltza-dakusat/
10 months ago
0
0
0
(...) gorroto zahar zazpi buruko herensuge halako bekaizti aintzinatik egundainoko luze ta buru askotako eraman txarreko pizti inperialista eta genozidak (...) Hor dago Gandiaga, beste garairen batekoa dirudien poeta zaurgarri bat, literatura garaikidearen atarian. Zutik.
10 months ago
0
0
1
“Historikoki, errealismo sozialista espresio literario burokratizatu bat izan da” Konpromisoarekin idazleak askatasuna irabazten duela kontatu zion 1977an Joseba Sarrionandiari beste euskal idazle batek. Gaurko egunez Madrilen jaio zen Alfonso Sastrek
www.deabruareneskola.eus/2020/08/27/h...
loading . . .
Historikoki, errealismo sozialista espresio literario burokratizatu bat izan da - Deabruaren eskola
Nola definituko zenuke teorikoki sorpen artistikozko lana? Ni, literatura nahiz artea gizaplanaren beste sailekin desberdintzen diren (eta oso nabarmenki desberdindu ere) lan molde batzu direla ikuste...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/08/27/historikoki-errealismo-sozialista-espresio-literario-burokratizatu-bat-izan-da/
10 months ago
0
0
0
Bere jaiotzaren urteurrenean, erdu Deabruaren Eskolara, eta entzun Gustavo Adolfo Becquerren ipuin zirraragarri honetan mundu honetakoa ez den leku batetik datorren oihartzun sobrenaturala. “Bide baten ertzean eserita nengoen…”
www.deabruareneskola.eus/2021/04/09/b...
10 months ago
0
1
0
1984ko otsailaren 12 zen, Julio Cortazar Parisen hil zenean. Idazle eta gizon kolosala, iraultza literario miragarri baten kapitain pilotua eta Gabriel Garcia Marquezentzat “sekulan ezagutzeko zoria izan dudan gizakirik inportanteena”
www.deabruareneskola.eus/project/seku...
10 months ago
0
2
1
“Aprobetxatu desabantaila guztiak, loezina, kartzela zein pobrezia. Lehenak egin zuen Baudelaire, bigarrenak Pellico eta hirugarrenak zure lagun idazle guztiak”. Irakurri nahi Augusto Monterrosoren idazteko beste aholku guztiak?
www.deabruareneskola.eus/2025/01/22/i...
đź“·: Antton Olariaga
loading . . .
Idazlearen dekalogoa - Deabruaren eskola
Lehena Zer esana duzunean, esan. Ez daukazunean ere, esan. Idatzi beti. Bigarrena Ez idatzi inoiz zure garaikideentzat. Are gutxiago, horrenbestek egiten duten bezala, zure arbasoentzat. Idatzi etorki...
https://www.deabruareneskola.eus/2025/01/22/idazlearen-dekalogoa/
11 months ago
0
0
1
1937ko ekainean, Enkarterrietako azken bazterrean, esan zion agur bere aberriari Jose Antonio Agirre lehendakariak bihotza estutzen duten hitz eder eta triste hauekin. Orduan ez zekien Parisen hilko zela, egun triste batez, inoiz Euskal Herrira itzuli gabe
www.deabruareneskola.eus/2020/08/31/g...
loading . . .
Gurea delako eta bihotzez maite dugulako - Deabruaren eskola
Euskal tropekin Euzkadiko mugaraino ailegatu naiz. Haien artean egon naiz gure herriaren adorea miresten, zeinaren izpiritua inoiz ez baitute garaituko. Eta Euzkaditik irten orduko bere izenean protes...
https://www.deabruareneskola.eus/2020/08/31/gurea-delako-eta-bihotzez-maite-dugulako/
11 months ago
0
1
2
William Goldman idazle eta gidoilariak ezin hobeto arrazoitzen du zergatik diren kritika positiboak negatiboak baino kaltegarriagoak. Eta arriskutsuagoak “Ahaztu behar direnak kritika onak dira”
www.deabruareneskola.eus/2025/01/14/a...
11 months ago
0
1
1
Hemen gaude, literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko. Ezagutzen gaituzu?
www.deabruareneskola.eus/zer-da-deabr...
Gure hilabeteroko buletina jasotzeko, idatzi "Eskolakide izan nahi dut" email baten tituluan eta bidaliguzu
[email protected]
helbidera
loading . . .
Zer da Deabruaren Eskola? - Deabruaren eskola
https://www.deabruareneskola.eus/zer-da-deabruaren-eskola/
11 months ago
0
0
0
you reached the end!!
feeds!
log in